«Beste behin, kalean enteratu gara Ave Maria inauguratzekoak zirela»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 27a, 01:00

ANDONI Amonarraizek, EAJ­­-PNVko bozeramaileak dio Gobernu Taldeak ez ziela Villa Ave Mariaren inaugu­ra­zioaren berri eman, eta gai­neratu du, kalean enteratu zi­re­la inaugurazioa egitekoak zi­rela: hala azaldu du Kroni­kara bidalitako prentsa oha­rrean. Zinegotziak dio parkeko proiektuak oposizioaren al­deko botuak jaso zituela, eta hauek, parkearen berri tek­ni­koen ahotik jasotzeko esku­bidea dutela: «Gobernu Tal­deak lau urte daramazki par­tehartzaileak direla esaten, eta oraindik ez dira konturatu korporazioa 6 alderdi poli­tikok osatzen dugula». Az­ke­nik, galdetu du zergatik inau­guratu duten hain azkar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!