EUSKO Jaurlaritzak eta Diputazioak, Chillida Lekuko negoziaketen berri eman zuten ostiralean, eta egun berean, Chillida Familiak azaldu zuen eurek ez zutela gertatutakoaren azalpenik emango.
Kronikara bidalitako prentsa oharrean diote negoziaketetan diskusio-puntu batzuk izan zirela, baina Chillida Familiak hala adostuta, ez duela zein izan diren azalduko: «bat egiten dugu negoziaketak bukatzeko erabakiarekin. Etorkizunera begira gaude, ez iraganera. Chillida Leku zainduko dugu, Eduardo Chillidaren ondarea zainduko dugu. Chillidaren obra artistikoa ikasi nahi dutenek bakarrik izango dute museoa bisitazeko aukera».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!