Udal Txistulari Bandaren emanaldia izango da gaur eguerdiko 13:00etan, Milagrosan. Kontzertu berezia izango da gaurkoa, txistu doinuak tronpeta doinuekin nahastuko baitituzte; Udal Txistulari Bandako kideek bi tronpetista izango dituzte lagun. Joko dituzten bederatzi abestien artean, ondorengoak dira batzuk: Auritz, Itxaropena, Molinatxo, El Cantarico, Alkate Soinua eta Polka. Kontzertua Patxi Apezetxeak zuzenduko du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!