Endika-Urrutia I edo Juaristi-Olazar, bikoteetako batek jantziko du aurreneko txapela

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 26a, 01:00

txapelketa berria jarri du martxan Oriamendi 2010 enpresak aurten, erremontearen alde egiten ari diren lanaren ondorioz. Ikusle ugari bildu dira partiduro Ga­la­rretan, txapelketak sortutako ikusmirak eraginda. Erre­mon­tistentzat ere berria izan da, ohikoak ez diren bikoteak sortu baitira jokatzeko. Hiruentzat egun haundia da gaurkoa, finalekoa. Endika eta Urrutia lehengusuek osatutako bikoteak, edo Juaristi eta Olazarrek osatutakoak txapelketako aurreneko txapela jantziko du gaur. Partidu berdindua espero da, bi bikoteek ibilbide antzekoa egin baitute finalerako bidean: «klabea, tanturik ez galtzea izango da», aitortu dute laurek. Partidua 16:00etan hasiko den jaialdiko bigarrena izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!