Otsaileko euriei esker, indartsu dator udaberria

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 26a, 01:00

LORALDIA pasa dute landare batzuk, eta beste asko oraintxe dira loretan. Udabe­rria indartsu dator, eta otsaileko euriek badute zerikusia horretan. Eguzkia eta ura behar izaten ditu landareak loratzeko, eta biak izan ditu neguan.
Abendua eguzkitsua eta lehorra joan zen, eta urtarrila oso lehorra. Bi hilabeteetan 227 litro bota zituen, me­tro karratuko; normalean bai­no %88 gutxiago. Otsaila, berriz, bustitik joan da; normalean baino %90 euri gehiago egin du: 317 litro bota ditu metro karratuko hilabete bakarrean. Lehendik mugitzen hasiak ziren loreak lehertu ditu horrek, eta udaberri kolorea nagusitu da. Añarbeko urtegia ia betea dago, %96 inguru; normalean baino %14 beteago. Urritik martxora bitarte 1.182 litro bota ditu m2-ko, urte normal batean adina.

Tenporek diotenez, hotza eta euria datoz
Udaberri hotza eman dute tenporek; hotza eta euritsua. Maiatzean berotzen hasiko omen du, baina hori, ikusi egin beharko da... 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!