Aurreneko tiraldia gaur Santa Barbaran, Trap Amerikano modalitatekoa

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 26a, 01:00

TXANTXANGORRIKO ehiztariek gaur hasiko dute Erre­gularitate Torneoko denboraldia. Santa Barbaran izango da tiraldia, Trap Amerikano modalitatekoa, eta aurretik, uztailera bitartean, beste lau tiraldi izango dituzte: Foso Unibertsala, Trap Bikoitza, Mini Fosoa eta Rekorridoa. Guztietako puntuak gehitu, eta irabazle suertatzen denak  1.000 kartutxo eta txapela irabaziko ditu.

Gaurkoa, Trap Amerikano modalitatekoa izango da. Hau da, naranja koloreko 15 plater bota beharko dituzte, plater bakoitza tiro batekin. Tiraldia Santa Barbarako tiro gunean izango da, eta parte hartu nahi duten ehiztariek bertan eman beharko dute izena, 10:30etatik 11:30­etara; matrikulak 12 euro balio du.
Gaurko tiraldia kategoria bakarrekoa izango da, eta ehiztariek ondorengo handicap-a izango dute: 15, 16, 17 eta 18 metro. Sariak lehenengo bi sailkatuentzat izango dira, eta ondorengo 10ek garaikurra jasoko dute.

ERREGULARITATE TORNEOA:
1. Trap Americano (martxoak 26)
2. Foso Unibertsala (apirilak 23)
3. Trap Bikoitza (maiatzak 14)
4. Mini Fosoa (maiatzak 28)
5. Rekorridoa (uztailak 2)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!