«Erdiak baino gehiagok, gaur egun, Udalean informazioa euskeraz eskatzen dute»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 26a, 01:00

«NAHI genukeena da, eus­keraz dakiten herritar guztiek informazioa euskeraz eska­tzea; Udalera euskeraz ingu­ratzea. Euskeraz ondo daki­tenak, eta euskera ikasten ari di­renak. Berdin dio. Udala gaur egun prestatuta dago he­rritar guz­tiak euskeraz aten­ditzeko». Ho­ri adierazi diote Kronikari, Eli Insausti eta Kristina Korellak.
Eli eta Kristina ardu­ra­tzen dira Uda­leko Euskera Pla­naz, eta beraiek diotenez, gauza asko hobetu ditu Uda­lak azken urteetan. «Emaitzak ikusten di­ra. Gaur egun, hitzez, herrita­rren erdia baino gehiago eus­ke­raz ingu­ratzen da Udalera. Idatziz, ordea, oraindik lan haundia dago egiteko, hama­rretik batek ba­karrik eskatzen baitu infor­ma­zioa eus­ke­raz. Seguru asko, bildur kontua izango da: ez ote duten ondo idatziko; ez ote duten ulertuko Udalak eus­ke­raz emandako erantzuna...».
Azterketa bat egin berri dute Udaleko euskera erabi­le­rari bu­ruz­koa. Datuak balo­ra­tzeko dau­­de oraindik, baina badi­ru­di jendeak baduela joe­ra, gero eta haundiagoa, Uda­lera eus­ke­raz inguratzeko. Au­rre­ran­tzean ere joera ho­rrek jarrai­tzea nahi du Uda­lak: «Uda­le­txeko lehiatilan, kirol­de­gian, mu­sika eskolan, libu­ru­tegian, hirigintzan... eus­ke­raz dakie­nak, eskatu dezala lasai eus­ke­raz».

Hernaniko Udala, gero eta euskaldunagoa
Elik eta Kristinak diote­nez, pausoak eman ditu Uda­lak azken urteetan, eta hel­bu­ru batzuk lortu dira. «Herri­ta­rrei begira eman dira pau­surik haundienak. Udalak es­kain­tzen dituen ikastaro asko eus­ke­raz dira gaur egun, eta be­gi­rale ia denek dakite eus­keraz; alegia, denek daukate gaita­su­na euskeraz ikas­ta­roak ema­teko. Lehen, begi­ra­le erdiak zi­ren euskaldunak. Horrez gain, Udaleko tek­ni­kari eta langile ia denek dau­kate gaitasuna euskeraz ari­tzeko; eta jendea atenditzen ari direnek, denek».
Udaletxe barruko funtzio­na­menduari buruz gal­detu diegu bi ardura­du­nei. Dio­te­nez, Udalak orain­dik erderaz asko funtzio­na­tzen du, baina ari dira pau­suak ematen hor ere. «Hiri­gin­tza saila, adi­bi­dez, nahi­koa konplikatua da. Infor­ma­zio asko erderaz iris­ten da, eta horregatik, sortu ere, asko erderaz sortzen da. Beste sailak egoera hobean dau­de, eta gaitasun aldetik, ia denek egin dezakete eus­keraz. Gaur egun, zinegotzi askok dakite euskeraz, eta hori ere garrantzitsua da».

Testu ulergaitz haiek...
Beste pausu bat ere eman du Udalak, Euskera Plana mar­txan jarri dutenetik. Herri­ta­rrei bidaltzen zaizkien testuak, on­do ulertzen dira. «Hor aha­legin haundia egiten ari gara. Ida­tziak ondo ulertzeko mo­du­koak dira, euskeraz dakien edo­zeinentzat. Horretarako, tek­­ni­kari eta administrariek ikas­­ta­roak egiten dituzte: tre­ba­kun­tza saioak, deitzen die­gu».
Bi hizkuntzetan edo eus­ke­raz bakarrik bidaltzen ditu Udalak idatziak. «Euskeraz eskatzen dutenei, euskeraz ba­karrik bidaltzen zaie; horretan ere ahalegin bat egiten ari gara. Diseinu erakarga­rria­goak, ulergarriak; atzean utzi nahi ditugu garai bateko testu zurrun eta ulergaitz haiek».

Hizkuntza irizpideak
Udalak  2000 urtean onartu zi­tuen hizkuntza iriz­pideak  (arau moduko batzuk, Udal barruko hizkun­tza eta baita herritarrekikoa ere, nola behar duten esaten dutenak).
Irizpide horiek 2006an eguneratu ziren eta 2010ean berriz ere egokitu dira. Orain, Udalak herritarrei irizpideen berri eman nahi die, eta eus­keraz dakiten herritar guztiek Udalarekin harremana euske­raz izatea, normaltasun osoz.
He­rri­tarrek izan ditzaketen aurreiritziei erantzuteko, api­ri­­lean, sei egunetan, Kronikan komikiak argitaratuko dira. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!