«Epaitegiak artxibatu egin du Alkateak Hamaikabati jarritako salaketa»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 26a, 01:00

DONOSTIAKO 5garren Ins­trukzioko Epaitegiak artxi­batu egin du Marian Bei­tialarrangoitia Alkateak   Bu­run­tzal­deko Hamaikabateko ordez­kariei  (tartean Iñaki Arra­tibel) jar­ritako salaketa, hala azaldu du Ha­maikabatek Kronikara bida­li­tako prentsa oharrean.
Al­derdiak dio, Alkateak sala­keta jarri zuela Hamai­kabatek diptiko batean argi­taratutako biñeta batengatik: «biñetan kritikatzen da Al­kateak izandako jarrera  Txan­txillako etxe tasatuak adjudikatzeko orduan. Alka­teak ez du  , Txantxillako e­txe­en adju­­di­kazioa gogo­ratu araziko dion ezer nahi. Lotsa ematen dio kalitatezko botoa erabili izana oposizioko zinegotzi bat gaixo zegoen bitartean. Boto horrekin onartu zen etxe tasatua izango zutenen lista, eta hori gogoratu araziko dion guz­tiaren kontra egingo du».
Hamaikabeten ustez, Al­kateak ez zuen onartu agerian uzten zion karikatura, eta kalean Txantxullori buruz hitz egiten dela ikusteak sumindu egiten du: «Epaileak berak, eramandako doku­men­tazioa baloratuta, ondo­rengoa esan zuen: ´Herna­niko he­rritarren iritzia era­kusten duen karikatura da`.

«Bi urteko kartzela zigorra izan dezaketen delituak leporatu nahi zizkigun»
Iñaki Arratibel eta Hamai­kabeteko ordezkariak mar­txoaren 16an izan ziren epailearen aurrean, eta bertan, Alka­tearen jo­kaera politikoak kritikatzeko es­kubidea al­darrikatu zuten: «politikoki inmorala iru­ditzen zaiguna esateko eskubidea, isilik ez geratzeko dugun eskubidea alda­rrikatu ge­nuen. Aste berean esa­te­rako, Europako  Giza Esku­bideen Auzitegiak Arnaldo Otegiren inguruko sen­tentzia eman zuen, eta Es­painia kondenatu zuen aldez aurretik Arnaldo Otegi kon­denatu izanagatik. Al­kateak guri leporatutako delituak bi urteko kartzela zigorra izan dezake».
Azkenik, Arratibelek gai­neratu du salaketak erakusten duela Alkateak bere gestioa kritikatzen duen guztia isilarazi nahi duela, eta horren adibide dela, besteak beste,  foroa itxi izana.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!