Udarako udaleku irekietan parte hartu nahi duten neska-mutilek apirilaren 8ra arte dute izena emateko epea. Aurreko urteetan bezala, euskara zerbitzuak bi eskaintza egin ditu: batetik, 3 urtetik 10 urte bitartekoentzat; eta bestetik, 11 eta 12 urte bitartekoentzat. Herriko ikastetxeetan dabiltzan umeek ikastetxean dute izena emateko orria, eta bertan entregatu behar dute. Herritik kanpo ikasten dutenek berriz, Udaleko euskera zerbitzuan eman dezakete, 09:00etatik 13:00etara; edo 943 33 70 29 begin_of_the_skype_highlighting 943 33 70 29 end_of_the_skype_highlighting telefonora deituta; edo euskara@hernani.net helbidera idatzita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!