Merkatuan da Label sagardoa, %100 bertako sagarrarekin egina

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 24a, 01:00

Atzo aurkeztu zuten Label sagardoa, Usurbilen, Saizar-en, 200 lagunen aurrean. 860.000 litro sagardo egin dituzte aurten, Labelerako.

Label ziurtagiria duen sa­gardoa merkatuan da, atzotik. Aurten 860.000 litro jarri nahi dituzte salgai, ziurtagiri ho­rrekin. Bertako sagarrarekin egindako sa­gar­doa; prozesu osoa ziurtatuta daukana, hasi sa­gas­titik eta botilan sartu arte. 27 sagardogile daude Eus­­ko Labelean: Ara­bako 1, Biz­kaiko 7 eta Gi­puz­­koako 19; tartean, Her­na­niko Ipa­rra­girre eta Itsas­bu­ru sagardotegiak.

Usurbilgo Saizar sagardotegian aurkeztu zuten atzo Eusko Label sagardoa, 200 lagunen aurrean. Bertan zi­ren Eusko Jaurlaritzako eta Kali­ta­tea Fun­da­zioko arduradunak, eta hiru he­rrial­dee­tako sagardogileen elkarteko lehendakariak: Arantxa Eguz­kitza (Gi­puz­koa), Jose Anto­nio Zama­lloa (Bizkaia), eta Juan Jose Pe­ciña (Araba). Di­pu­­t­a­zioko ar­duradunak, Uda­le­takoak, sa­gar­dogileak, komunikabideak eta hainbat herritar ere bertan izan ziren.

Bertakoa, eta kalitatezkoa
Sagardo bikaina, eta bertako sagarrarekin egina. Hori da Labeldun sagardoa. «%100 bertako sagarrarekin egina da; hori ziurtatua dago, eta baita kalitate oneneko produktua dela ere. Produktua hasieratik kontrolatu dugu, eta aurten 860.000 litro daude barriketan, prezintatuta. Enboteilatzeko, analitikak eta kata bat egingo ditugu 3 astean behin, eta hori gaindituz gero aterako dira merkatura», adierazi zuen Amaia Luquín-ek, Kalitatea Fundazioko Zuzendariak.  

Kalitatea Fundazioak ema­ten du Label ziurtagiria. Orain arte, 13 euskal produktuk zu­ten Labela, eta sagardoa izan da 14garrena.

Potentzialitate haundia
Aurten 860.000 litro egin dira Labelerako, baina bertako sa­gar-uzta askoz haundiagoa izan da; 6-7 miloi kilo sagar, alegia. Horrek esan nahi du, potentzialitate haundia daukala produktuak, oraindik.
Arantxa Eguzki­tzak gehiago ere esan zuen: «sagardogile eta ba­serritarrei eragingo die pau­su honek, bertan lan egiteko aukera emango dielako. Mi­­la­ka urte dituen produktu ho­nen bidean, beste katebegi bat bes­terik ez da hau, etorkizun opa­ro baten alde».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!