Galarreta proiektua aurkeztuko diote gaur hernaniarrei

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 24a, 01:00

GALARRETAN egingo den Parke Teknologiko berria ezagutarazteko, hitzaldia emango dute gaur Biterin, Marian Beitialarrangoita al­kateak, eta Oronako Xabier Barrutieta, Alberto Maritxa­lar eta Miguel Encabo arduradunek. Hitzaldia Biterin izango da, gaur, 19:30etan.
Udalaren ustez, Gala­rretako Proiektuak onura asko ekarriko dizkio bai herriari, bai Udalari, bai bertako enpresa eta negozioei eta baita gazteen trebakun­tzari ere: «horregatik, egitasmo hau hernaniar guztiekin konpartitu nahi dugu».
Baita ere, gogoratu nahi dute Galarretako IDEO egitasmoa garrantzitsua dela jarduera teknologikoa bul­tzatzeko. Proiek­­tuan, era­kun­de publiko guztiez gain, Oro­na enpresak, Mon­dra­gon Unibertsitateak eta Iker­lanek hartzen dute parte: «balio haundiko en­presak egongo dira, eta prestakun­tza haundiko 1.000 lanpostu sortuko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!