Korrika badator. Euskeraren aldeko festa haundia izaten da Korrika eta bi urtean behin, Euskal Herri osoari buelta ematen dio, erreleboz errelebo, euskalzale guztiak korrika jarriz. Aurten, Trebiñun abiatuko da Korrika, eta Donostian bukatuko da. Hernanitik, apirilaren 13an pasako da, goizeko 04:00etan, AEKk antolatzen duen ekitaldirik jendetsuena. Euskeraren alde, eta AEK euskaltegiaren aldeko festa da Korrika, eta 17garren aldiz egingo dute aurten. Euskaltzaindia omenduko dute aurten, euskeraren alde egindako lanarengatik. Korrikaren bueltan, 14 ekitaldi antolatu dituzte Hernanin. Hurrengoa, ostiralean.
Apirilak 1: Esku-Titi film laburra eta Beldurti, Kakati bakarrizketa. 20:30. Kontrakantxa.
Apirilak 4-13: Argazki Erakusketa. 17:00-20:00. Kontrakantxa.
Apirilak 8: Abesbatzen Topaketa. 17:30. Atsegindegi.
Apirilak 11: Olerki emanaldia. Susko Lia. 19:30. Kontrakantxa.
Korrika Kulturala - ekitaldiak
Apirilak 12:
10:00 Haur Korrika (haur eskolan)
11:30 Korrika Gazte
15:00 Korrika Txiki
16:00 Txokolatada Gudarien plazan
21:00 Afaria eta gaubela Kontrakantxan.
Apirilak 13:
03:30 Kalejira San Joan Konpartsarekin.
04:00 KORRIKA 17 - ZINKOENEAN
05:00 Gosaria Atsegindegin.