Antonio Erdozia ‘Patas’ hil da

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 22a, 01:00

Hernaniko kurandero ezaguna, hainbat hernaniar sendatutakoa, atzo hil zen.

atzo hil zen Antonio Erdo­zia Iribarren Patas, Herna­ni­ko kurandero ezaguna, 87 ur­te zituela. Hernanin eta in­guruetan ezaguna zen Patas, makina bat infekzio eta zauri sendatutakoa zelako, bere ukenduei esker. Atzo esan zigun agur, urteetan Portun bizi izan zen hernaniarrak.


Familiako ofizioa Martindegiko Juan Anto­nenea baserrian jaio zen Erdozia, eta Portun bizitu zen oraintxe arte. Aitarekin ikasi zuen kurandero ofizioa; 14 urterekin, aitarekin batera eta bestera hasi zen, ikasten, eta gero, pixkanaka, berak hartu zuen aitaren lekua. Infekzioak eta zauriak sendatzen zituen Patasek, eta bere ukenduek sona haundia zuten, Hernanin eta inguruetan. Kristal irinduarekin egindako enplastoak erabiltzen zituen sendatzeko, ura eta ogi mamiarekin nahastuta. Ho­rrez gain, ukenduak ere prestatzen zituen, kasu bakoitzerako gai egokienak aukeratuta. 87 urterekin eman digu azken agurra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!