Gernika haundiarekin, Hernanik ezin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 21a, 01:00

Gernikak Ohorezko A mailan jokatzen du eta hori agerian geratu zen atzo Landaren. Her­nanik eta Gernikak Errege Ko­pako finalzortzirenetako par­­ti­dua jokatu zuten atzokoan, par­tidu bakarrera, eta Herna­nik gauzak erraztu ez bazizkion ere, Gernikak argi utzi zu­en beste maila bat duela. Emai­tza honakoa: Her­nani 19-Ger­ni­­ka 41. Hori ho­rrela, Hernani Erre­ge Kopatik kanpo geratu da.
Denboraldia eta Errege Ko­pa bukatuta, Euskadiko kopak izango ditu Hernanik jokatzeko orain, baina dagoeneko da­torren denboraldiari begira da­go. Aurtengoa trantsizio be­zala hartu du taldeak, lesionatutako bajak tarteko, hasiera kax­karra izan zuelako eta horri buelta ematea kosta egin zi­tzaio­lako. Baina baja horiek ju­benil eta bigarren taldeko jokalariei jo­katzeko aukera ere eman die eta denboraldi amaiera txukuna eginda, datorren ur­tea ona izango dela espero dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!