Asteburu honetan bi estropada izan dira. Larunbatean, Hernaniko Arraun Elkarteak antolatuta, Ligako estropada izan zen Loiolan. Estropadaz gain, beste zenbait ekitaldi izan ziren eta giro ederra izan zen. Iganden jokatu zen bigarren estropada, Trintxerpen eta bietan, kadeteek oso saio onak egin dituzte. Loiolan 4garren eta Trintxerpen 3garren geratu ziren, garaipenetik 5 segundora. Neskek, 8garren postua lortu zuten larunbatean, irabazleengandik 46 segundora, eta seniorrek 4garren postuan amaitu zuten 34 segundora. Infantilek aurreko estropadetako mailari eutsi zioten 12garren postuan. Liga amaitzeko hiru estropada falta dira, eta kadeteek badute aukera estropadaren bat irabazteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!