Joxe Alkorta hil da

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 24a, 01:00

Asteartean hil zen Joxe Alkor­ta Aranburu hernaniarra, 73 urte zituela. Ebanista ezaguna zen Alkorta Hernanin. Urte askotan Hernanin lan egin eta gero, azken urteak Brasilen pasa ditu Alkortak, Rio de Ja­nei­ron, eta han sortu zuen eskola bat, behartsuenei laguntzeko. CCPL fabelan tailer-eskola sortu zuen Alkor­tak, eta han eman ditu azken urteak, bertako haurrei eta behar haundiena zutenei ofizioa erakutsiz, eta bizitzarako irtenbide bat bilatzen lagunduz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!