‘Dragones’ eta ‘127 horas’ pelikulak gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 20a, 01:00

Gaur arratsalderako plan bikaina eskain­tzen du Biteriko zine aretoak. Alde batetik, etxeko txikienentzat, Dragones pelikula izango da, arratsaldeko 17:00etan. Bestetik, 12 urtetik gorakoentzat, 127 horas pelikula emango dute arratsaldeko 19:30etan. Azkeneko honek, mendizale batek bizitako esperientzia gogorra konta­tzen du, arroil batean harrapatuta gelditzen da eta bere bizitzako gauzarik garran­tzitsuenei buruzko gogoeta bat egiten du erabaki latz bat hartu aurretik: aurrera egin edo bertan hil.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!