Peru Alfarok azken urteetako lanaren lehenengo saria jaso zuen urrian, Ibizan. Home de Ferro triatloiean 2garren postua eskuratuta, Espainiako Txapelketa irabazi zuen distantzia luzean. Maila oso altuko triatletekin aritu zen nor baino nor Ibizako triatloiean, eta erakutsi zuen gai dela horrelako mailako txapelketetan emaitza bikainak lortzeko. Distantzia luzeko triatloia kirol honetako modalitaterik gogorrenetakoa da. Ironman froga famatua da distantzia luzeko triatloia baina gogorragoa den modalitate bakarra. Denboraldi bikaina bukatzear zegoela iritsi zen Peru Alfaro Espainiako Txapelketara. Europako Txapelketan deskalifikatu egin zuten penalizazio bat ez betetzeagatik, baina 3garren postuan helmugaratzea lortu zuen. Lasterketa honetan erakutsi zuen hernaniarrak, onenekin lehiatzeko prest dagoela. Maila oso altuko triatletak bildu ziren Home de Ferro triatloieko irteeran, tartean munduko txapelketetako eta Ironmanetako lehenengo postuetan ohikoak diren zenbait atleta. 4km igerian, 120km bizikletan eta 30 km korrika egin behar zituzten partehartzaileek. Alfaro hasiera-hasieratik jarri zen lehenengo postuetan. Uretatik ateratzean lasterketa burua Stephen Bayliss britainiarrak, Stubagert danimarkarrak, Colpaert belgikarrak eta Alfaro hernaniarrak osatzen zuten. Bizikletako sektorea hasi bezain pronto Bayliss eta Alfarok aurrera egin zuten baina hernaniarrak ezin izan zion eutsi britainiarraren erritmoari. Stephen Bayliss zen karrera hasi aurretik triatloia irabazteko faborito nagusia, eta sektore honetan erakutsi zuen zergatik. Hala ere, Alfarok ez zuen amore eman. Bizikleta utzi eta korrikaldia hasteko momentuan britainiarrak 2 minutu ateratzen zizkion, eta hernaniarrak 40 segundura jaitsi zuen bien arteko diferentzia. Baylissen experientziak diferentzia kudeatzen lagundu zion eta azkenean Alfaro 2garren postuan sartu zen britaniarrarengatik minutu eta erdira. Denboraldia amaitzeko modu bikaina beraz, hernaniarrarentzat: nazioarteko triatleta onentsuenekin lehiatuta 2garren postu bikaina, eta Espainiako Txapelketa poltsikora.