Yone Boutiquek beste porrot bat jaso du etxetik kanpo. 9-4 galdu zuen ostiralean Donibaneren aurka. Ez zuten partidu ona jokatu eta pase txarrak lapurtuta sartu zizkieten gol gehienak. Partidua hasi eta 10 minututara 3-0 galtzen jarri ziren hernaniarrak eta lehen zatia 4-1 bukatu zuten. Bigarren zatian aurkariak estutzeko asmoz atera ziren zelaira eta lau aukera izan zituzte, baina golik ez. Azkenean Donibanek 5-1ekoa sartu zien. Dena galdua zirudienean, hernaniarrek gerturatzea lortu zuten, 5-4. Baina azken 10 minutuetan 6garrena sartu zieten eta haren atzetik gainerako hirurak. Alineazioa: Aitor, Andoni, Sergio, Javi, Iosu (hasierako bostekoa), eta Sergio P. eta Miguel.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!