Aretxabaletarekin normalean gertatu ohi den bezala, saltsa pixka bat eta txartel-dantza ez ziren falta izan atzokoan ere, baina garrantzitsuena Hernaniren garaipena eta erakutsitako maila izan ziren. Txuri-berdeek sekulako partidua egin zuten eta argi utzi dute berriz ere, zergatik dauden goiko postuetan. Garaipeneko gola Olasagastik sartu zuen, lehenengo zatian. Gol ikusgarria, benetan. Partidu osoan hernaniarrak hobeak izan ziren eta aukera dexente izan zituzten bigarren gola sartzeko, baina azkenean ez zuten lortu.
Aretxabaleta maila haundia duen taldea da eta Hernanirentzat atzoko garaipena hiru puntu lortzea baino gehiago izan da. Azaldu dutenez, moralki indarra eman die geratzen diren jardunaldietan goiko postuei eusteko.