Sekulako erronka, Gernikari gaur irabaztea

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 20a, 01:00

Errege Kopako final zor­tzirenak, pasea partidu ba­karrera, Ohorezko A mailako talde bat aurrez aurre... Dudarik gabe, ikusi beharreko partidua izango da gaur Landaren.
Hernanik eta Gernikak Errege Kopako final zortzi­re­netako partidua jokatuko dute, 12:00etan Landaren. Aurreratu bezala, partidu bakarrera izango da eta, ez hernaniarrek ez gernikarrek ez dute errukirik izango. Dena dela, garaipen hori lortzen sekulako erron­ka du Hernanik. Gernikak Oho­rezko A mailako tal­dean jo­katzen du. Eta jokatu baka­rrik ez, denboraldi honetan maila oso ona erakutsi du. Laugarren postuan gelditu da, eta hirugarrenetik oso gertu ibili da.
Gernika, aurrekontu haundia daukan taldea da eta dozena bat jokalari profesional dauzka, gehie­nak argentinarrak, entrena­tzailea bezalaxe.
Zailtasunak zailtasun, Hernanik gogor hartzeko asmoa du Gernika eta ikusteko dago zer gertatuko den. Dena dela, irabazi edo ez irabazi, horrelako talde bat Landaren ikustea opari haundia hernania­rrentzat, Hernaniko errugbi taldea­ren esanetan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!