Kontzentrazioa gaur Kursaal aurrean, Israel salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 20a, 01:00

Gaur, 13:00etan, Palestinaren Alde­ko Gipuz­koako Taldeak kontzentrazioa deitu du Do­nos­tiako Kursaal aurrean eta Hernaniko Koo­pe­r­a­zio Taldeak bat egin du eta hernaniarrei parte hartzeko gonbitea luzatu die. Asteburu honetan, Sevatur, turismoari buruzko azoka egingo da Kursaalean; herrialde ezberdinek euren tu­rismo aukerak aurkeztuko dituzte bertan. Israel da herrialde horietako bat. Hori horrela, kon­tzentrazioaren bidez, Israelek palestinar herriari egiten dion jazarpena salatu nahi dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!