Kartel Lehiaketan parte hartzeko, azken egunak

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 20a, 01:00

San Joan jaiak iragartzeko Kartel Lehiaketa azken txanpan da. Lanak entregatzeko azken eguna martxoaren 28a da. Oinarriak honakoak: nahi duten guztiek hartu dezakete parte; paperean eta kartoi lumazko euskarrian entregatuko diren lanek 32cm-ko zabalera eta 48 cm-ko altuera izango dute, eta nahi den kolore eta modalitate artistikoa erabili daiteke; formatu digitalean ere entregatu beharko dira lanak, eta hauek 38cm-ko zabalera eta 44cm-ko altuera izan beharko dute, eta horrez gain, 300 PPP-ko erresoluzioa eta CMYK kolorea izan behar dute; kartelak San Joan Jaiak Hernani 2011 izenburua izan behar du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!