Museoa betirako ixtea erabaki du Chillidaren familiak

Kronika - Erredakzioa 2011ko martxoaren 20a

Chillida familiak herenegun jakinarazi zuen, Chillida Leku museoa behin betiko itxi eta bilduma pribatu bezala mantenduko duela, «ezinezkoa izan delako instituzioekin akordio bat lortzea».

Chillida Leku museoa bil­duma pribatu bezala man­ten­duko da eta behin betiko itxi dizkio ateak publikoari. He­men­dik aurrera, adituek baka­rrik izango dute eskul­tu­rak aztertzeko aukera. Ho­rixe era­baki du Eduardo Chi­llidaren familiak, «ezinezkoa izan de­lako instituzioekin akordio bat lortzea». Chillidatarrek herenegun jakinarazi zuten erabakia, agiri baten bidez, eta akordiorik ez lortzearen arrazoia, honakoa dela azaldu zuten: «Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ezin dituzte 2009an onartu eta sinatu zituzten konpromisoak bete eta bi erakundeok beraien konpro­misoetatik askatzea erabaki dugu; eta ez dugu akordio berririk behartu nahi». Chillidaren familiak hiru bal­­dintza exigitzen ditu, es­kul­toreak bere garaian jarri zi­tue­nak: bere bilduma osoa man­tentzea egungo lekuan, mu­seo­a­­­ren izaera monografi­koa man­tentzea, eta familia­kideren bat ordezkari izatea etor­kizuneko museoan eta beto eskubidea izatea bertan hartu zitzazketen erabakie­tan. Artistaren familiak azaldu duenez, azken negoziaketetan baldintza horiek zalantzan ja­rri dituzte bi erakundeek, «bes­­teak beste, museoaren izaera mono­grafikoa, bere 10 urtetan oinarri nagusia izan dena». Museoa publikoarentzat za­ba­lik izatea bideraezina de­la dio Chillida familiak, «de­fi­zitarioa delako. 2010ean 600.000 euro baino gehiago jarri behar izan genituen guk». Museoko 20 langileei lan­pos­turik gabe geratu direla ere jakinarazi diete chillidatarrek.


Erabaki, «desleiala»
Eusko Jaurlaritzak eta Gipuz­koako Foru Aldundiak azal­du­takoaren arabera, komu­ni­ka­bideen bidez jakin zuten chilli­datarren erabakiaren be­rri eta ez zuten halakorik es­pe­ro. Blan­ca Urgell Kultura sailbu­ruak «desleial» aritu iza­­na leporatu die chillida­tarrei. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!