Aralar tabernako XXVIIgarren Mus Txapelketa hastekotan da eta izen ematea zabalik dago, dagoeneko. Martxoaren 25era arte dago epea zabalik. Bikote baikoitzak 50 euro ordaindu behar ditu parte hartzeko. Sari ederrak izango dira irabazleentzat: txapeldunentzat, 2.000 euro, garaikurra, txapela eta oparia; azpitxapeldunentzat, 1.200 euro, garaikurra eta oparia; hirugarrenentzat, 700 euro, garaikurra eta oparia; eta laugarrenentzat, 500 euro, garaikurra eta oparia. Sarituez gain, hurrengo lau bikoteak ere gonbidatuta daude Errioxako ardo bodega batera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!