Sagardoaren Txapelketa bukatzear da. Gaur jokatuko dira bi finalerdiak 16:00etatik aurrera, Galarretan. Lehenengoan, Urriza-Zubizarreta eta Endika-Urrutia neurtuko dira. Urriza eta Zubizarretak kanporaketako partidu guztiak irabazi zituzten, baina Endika eta Urrutiak bikote arriskutsua osatzen dute eta edozer espero da. Bigarren partiduan, Agirresarobe-Etxeberria III eta Juaristi-Olazar izango dira aurrez aurre. Lehenengoak dira faborito.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!