Hiru bikote hernaniar, Udaberri Torneoko finalerdietan, gaur Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 19a, 01:00

Udaberri Torneoko hiru finalerdi jokatuko dituzte gaur, Hernaniko hiru bikotek. Partiduak 16:00etan hasiko dira Hernaniko pelotalekuan. Lehenengo mailako finalerdiak dira gaur jokatuko direnak. Finalerdi hauek bi partidutara jokatuko dira eta gaurkoak joanekoak dira.
Senior mailakoa izango da lehenengo partidua. Iñaki Es­nal eta Ioritz San Sebastian neurtuko dira Arribillaga eta Loiolaren aurka. Norgehia­goka parekatua espero da.
Bigarren partidua jubenil mailakoa izango da. Eneko Lu­janbiok eta Aritz Murgion­dok Txurruka eta Lantzen aurka jokatuko dute. Her­nania­rrak faborito aterako dira.
Hirugarren partiduan, jubenil mailakoa baita ere, Julen Etxenike-Jon Etxegoien eta Azketa-Atxa aurrez aurre izango dira. Aurkariak dira faborito eta hernaniarrek gogor jokatu beharko dute irabazteko.

Bigarren mailako jubenilen finala, bihar
Bihar, pelotari hernaniarrek final jokatuko dute Hernanin, 11:00etan. Torneo berdinaren barruan, bigarren mailako jubenilen finala izango da. Jon Leonet eta Oier Garcia neurtuko dira Setien eta Otaegiren aurka. Hernaniarrek oso gaizki jokatu beharko lukete partidua ez irabazteko.

Gravn Torneoan 16 hernaniar
Gipuzkoako selekzioarekin, Gravn Torneoa jokatzeko 16 pelotari hernaniar aukeratu di­tuzte. Eskuz trinketean: An­der Lopez, Eñaut Esnaola eta Aritz Otaegi. Paleta goman, frontoian: Amaia Irazustaba­rre­na, Ariane Arrieta, Eli Pagola, Maider Sem­per, Miren Aierbe, Eli Gutierrez eta Ane Lizeaga. Paleta goman, trinketean: Miren Goikoetxea, Irati Ugalde, Maider Huizi, Eneritz Perez, Mirari Pagola eta Goiatz Manzisidor.
Eskuz frontoian, berriz, ez dute pelotari hernaniarrik aukeratu, Ojuel eta Gorro­txategi Euskal Herriko txapeldun geratu arren orain dela gutxi, senior mailan, eta Arrieta eta Aiz­pitarte Sub 22ko finalerdietara iritsi arren, txapelketa berdinean. Hori horrela, pelota elkarteak adierazi du penatan dagoela. «Bakarrik esan dezakegu, be­raien kalterako izango dela».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!