Atsegindegi: oinezkoak lehendabizi

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 19a, 01:00

ELKANO eta Urbieta kaleko bide gurutzean, Atsegin­de­gin, oinezkoek izango dute lehentasuna, hemendik au­rre­ra. Horretarako, ‘isleta’ moduko bat egingo dute erdi-erdian, eta altxa egingo dute lurra, espaloiaren altura berean utzi arte. Kotxeek edo ibilgailuek frenatu egin be­harko dute, koxka bat izango dutelako. 

Urbieta kalea itxita

Taxiak eta bizikletak ibili ahal izango dira Urbieta kalean, Izpizuatik Biteri kalera bitartean (geroago, peatonalizatzeko obrak egin litezke). Autobus geltokiak aldatu egingo dira: he­mendik aurrera, kiroldegiko frontoi parean, Elkano kalean (Biteri aldetik), eta Txirrita kalean izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!