Errauste plantaren kontra, Zubietako flash mobera joateko dei egin du HZZek

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 19a, 01:00

Gipuzkoa Zero Zabor mu­gimenduak flash moba eta egun osoko ekitaldia antola­tu ditu bihar Zubie­tan, erraus­te plantaren­tza­ko mo­ra­­toria eskatzeko. Her­nanin Zero Zabor tal­de­ak ekitaldia­rekin bat egin du eta Her­naniko Kro­nikara bidalitako prentsa oharrean, festan par­te har­tzera gonbidatzen ditu erraus­ketaren kontra dau­den herritarrak. Hernanitik Zu­bie­­tara elkarrekin joate­ko zita ere jarri du: goizeko 10:00e­tan Atsegindegin.

Dantza ikasteko aukera
HZZek azaldu duenez, «erraus­ketaren kontrako mo­­­bilizazio alai honen ma­mia hau izango da: horre­tarako propio prestatutako musika­rekin ahalik eta jende gehie­nak dantza egitea». Dantza ikasteko entsaioak herri asko­tan egin dira; baita Hernanin ere. Dena dela, oraindik ikasi ez dutenek Zubietan bertan izango dute behin eta berriz entsaiatzeko aukera, 10:30e­ta­tik aurrera. Flash moba bera, eguerdiko 13:00etatik aurrera egingo da, bi aldiz, mundu osora za­baltzeko asmoz.
Eta aurretik, ikuskizun eta ekitaldi ugari izango dira.

Japoniarrak gogoan
Errauste proiektuari ezetz esateaz gain, Zero Zaborreko kideek gogoan izango dituz­te bihar, Japonian Fukushi­ma­ko zentral nuklearreko desas­treagatik sufritzen ari di­ren milioika herritarrak. Hala azaldu dute: «Zentral nuklea­rrak eta intzinera­dorak egiten dituztenak jendillaje bera dira, politiko, enpresa haundi eta teknikari berdinak. Le­moiz eraiki zutenek gero Bilbon Zabal­garbi jarri zuten eta orain Zubietan intzine­radora jarri nahi dute. Horiek doaz diru erreza irabazi nahian eta gero kalteak he­rritarrek pagatu behar di­tuzte, beren diruarekin eta osasunare­kin». yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!