Kontzentrazioa bihar Kursaal aurrean, «Israelek Palestinari egiten dion jazarpena salatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 19a, 01:00

Hernaniko Kooperazio Taldeak bat egin du bihar, 13:00etan, Palestinaren Alde­ko Gipuzkoako Taldeak, Donostiako Kursaal aurrean deitu duen kontzentrazioarekin eta hernaniarrei parte hartzeko gonbitea luzatu die. Asteburu honetan, Sevatur, turismoari buruzko azoka egingo da Kursaalean; herrialde ezberdinek euren turismo aukerak aurkeztuko dituzte bertan. Israel da herrialde horietako bat. Hori horrela, kontzentrazioaren bidez, Israelek palestinar herriari egiten dion jazarpena salatu nahi dute; «giza eskubideak, eskubide zibil eta politikoak, zein eskubide sozial, ekonomiko eta kulturalak, etengabe urratzen baititu Israelek», azaldu dute. Sevatur azokan Israelek presentzia izatea ere salatzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!