30 ume lekurik gabe geratu dira Langilen eta gurasoek sinadura bilketa hasi dute

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 19a, 01:00

Hernaniko guraso askok, beraien haurrek Langile Ikas­tolan ikasi dezaten erabaki dute; hain zuzen, 99 haur aurre-matrikulatu dira ber­tan. Haur horien gurasoek jakina­razi dutenez, ordea, ikastolak 69 plaza bakarrik eman dizkie, Eusko Jaurlari­tzako Hezkun­tza Delega­zioa­ren erabakiz, eta 30 haur le­ku­rik gabe geratu dira. «Hez­kuntza Delegazioak beste ikas­tetxe batera bideratu nahi ditu 30 haur horiek», azaldu dute. Eta beste gela bat es­katzeko sinadura bilketa hasi dutela gaineratu dute: «Gura­so gehienak ez gaude ados egoe­rarekin eta laugarren le­rro bat eskatzen dugu, hau da, beste gela bat haur horiek sartzeko. Eskaria Langile Ikastolari eta Delegaritzari egiten diogu. Blog bat sortu dugu eta sina­durak biltzen hasi gara». Blo­garen helbidea ho­nakoa da: http://laugarren­lerroa­langilen.blogspot.com/.
Langilek iaz arte lau gela onartzen zituen maila bakoi­tzean, Delegaritzak horreta­rako baimenik ematen ez bazion ere. Iaz erabaki zuen Langilek hiru gela betetzeko adina ume bakarrik hartzea.
Gurasoek, herritarrei dei egiten diete lau­­­ga­rren lerro horren alde sinatzeko eta ekimena zabal­tzeko.

Bilera, martxoaren 28an
Aurre-matrikula egin duten 99 haur horien gurasoek bilera berri bat egingo dute martxoa­ren 28an, 17:00etan, ikastolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!