Kontrakantxa gaztetxean hip hop kontzertuak izango dira gaur, 22:30etatik aurrera. Tartean, A duras penas talde hernaniarra izango da. Palestinari elkartasuna adieraziz, Gazarako Bidean egitasmoarekin bat eginda antolatu dituzte kontzertuak. Asmoa da bertan ateratako dirua Gazara bidaltzea egitasmoaren bidez. Sarrera 3 eurokoa da.