Aste Santuan, etxean bakarrik geratuko diren adineko pertsonek, eta norbaiten laguntza behar dutenek, aukera izango dute Foru Aldundiak jarritako etxe batera joateko. Eskaera egiteko azken eguna gaur da. Ondoren egiten diren eskaerak ere onartuko dira, baina lehentasunik ez dute izango, plazarik ez dagoen kasuan. Eskaerak egiteko, Hernaniko Ongintza Patronatura jo daiteke, telefonoz ere eskatu liteke informazioa: 943 11 25 19; eta e-mailez ere bai: mibarreta@gipuzkoa.net.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!