Emakumea Pilotari proiektuari saria

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 18a, 01:00

Joan den igandean Donostiako Lilatoia izan zen eta bertan, Emakumea Pilotari proiektua saritu zuten. Emakumea Pilotari, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004an abian jarritako egitasmoa da, emakumeek pilota munduan duten parte hartzea bultzatzeko asmoz. Argazkian ikusi daitekeen bezala, tartean daude hernaniar mordoa. Horiez gain, Txikita de Aizarna raketista profesionala azaltzen da argazkian. Honi, orain dela 30 urtera arte eta 20 urtez Madrilen raketista profesionala izateagatik egin zioten omenaldia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!