Korrika baten kanta ezagunak zioen: daukat paro obrero! Atzo, beste Korrika baten aitzakian bost aktore etorri ziren Hernanira. Zer egiten dute paro obreroan dauden bost aktorek? Komediante lana, herriz herri. Komedia paregabea eskaini zuten Loli Astoreka, Galder Perez, Eduardo Gabina, Mikel Losada eta Lander Otaola aktoreek atzo Biterin, Sekula bai! kabaretean. Korrika 17 apirilaren 13an pasako da Hernanitik, eta AEK euskaltegiak Korrika Kulturala hasi zuen, atzo.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!