Gabriel Celaya poeta hernaniarrak 100 urte beteko lituzke gaur, bizirik balego. Orain dela 20 urte hil zen Madrilen, 1991ko apirilaren 18an, hain zuzen, 80 urte bete berri zituela. Celaya 20garren mendeko eta gerra ondoreneko literatur generazioko poeta garrantzitsuenetakoa izan da, eta gai sozialei buruzko hausnarketak dira nagusi bere obretan. Batez ere, poesia landu bazuen ere, narrazioak, antzerkiak, saiakerak, itzulpenak eta antologiak ere argitaratu zituen. Denera, 100dik gora lan argitaratu zituen.
Madrilen, 27ko generazioko kide eta idazle ezagunekin
Poeta hernaniarra Gabriel Celaya izenez ezagutzen bada ere, bere izen osoa, Rafael Gabriel Juan Múgica Celaya Leceta Cendoya zen eta bere zenbait lan, Rafael Múgica izenarekin sinatu zituen, beste batzuk Juan Leceta gisa eta azkenekoak Gabriel Celaya bezala.
1928-1935 urte bitartean, Ingeneritza ikasketak egin zituen Madrileko Unibertsitatean eta bertako ikasle egoitzan egon zen bizitzen. Bertan ezagutu zituen Espainiako 27ko generazioko kide ugari eta beste hainbat idazle ezagun, bere lanean eragina izan zutenak; hala nola, García Lorca, Moreno Villa, Pablo Neruda, Emilio Prados, Dalí, Buñuel, Ortega y Gasset, Unamuno, Juan Ramón Jiménez…
24 urterekin, lehenengo lana
1935an, 24 urterekin, ikasketak bukatu zituen eta etxera itzulita, familiako enpresan hasi zen lanean. Urte hartan, ikasle garaian idazten hasitako lehenengo poesia lana argitaratu zuen: Marea del silencio, Rafael Múgica izenarekin.
Hurrengo urtean, Gerra Zibila hasi zen eta errepublikarren ejertzitoan sartzea erabaki zuen. Bizkaiko kapitaina izan zen eta urtebetera atxilotu zuten. 1937an Julia Cañedorekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituzten: Pilar eta Luis Gabriel.
Hurrengo urteak, isiltasun urteak izan ziren Celayarentzat, 1946an Tentativas lana argitaratu zuen arte. Bere lehenengo lan narratiboa izan zen. Urte hartan, gainera, Amparo Gastón ezagutu zuen, bere bizitzan eragin haundia izan zuen emakumea. Hainbat obra elkarlanean argitaratzeaz gain, bere emazte izan zen 1982tik aurrera.
1947an, bere aita Luis Múgica hil zen urtean, Norte enpresa editoriala sortu zuen. 27ko generazioko, exilioko eta Europako poesiaren bidean zubi lana egin nahi izan zuen. Hala, editorial horren izenean argitaratu zituen hainbat itzulpen, R. M. Rilke, W. Blake, A. Rimbaud eta P. Eluard-enak, esaterako.
50garren hamarkadan, bereziki, gizarte gaietan zentratu zen eta sortu zituen besteak beste, Lo demás es silencio (1952) eta Cantos Íberos (1955). Garai hartan, horrez gain, bere familiaz banandu zen, ingeniari lana eta familiako enpresako lana utzi zituen eta Madrilera joan zen bizitzera Amparo Gastón-ekin, dedikazio osoa literaturari eskainiz. Gastón-ekin elkarlanean argitaratu zituen lanak ordukoak dira: Ciento volando (1953), Coser y cantar (1955) eta Música celestial (1958).
Sari ugari
Sari ugari jaso zituen Celayak bere lanari esker. Besteak beste, 1986an, Espainiako Kultura Ministeritzak Premio Nacional de las Letras Españolas saria eman zion eta El mundo abierto argitaratu zuen. Sariez gain, Celayak, bere bizitzaren azken hamarkadan, hainbat omenaldi jaso zituen, eta besteren artean, Urrezko Danborra jaso zuen 1989an Donostiako Udalaren eskutik. Bi urte beranduago hil zen Madrilen, baina bere errautsak Hernanin eta Donostian zabaldu ziren, berak nahi bezala.
Zenbait obra
Poesia (57 obra ditu argitaratuta):
• Marea del silencio (1935).
• La soledad cerrada (1947).
• Movimientos elementales (1947).
• Tranquilamente hablando (1947).
• Las cosas como son (1949).
• Las cartas boca arriba (1951).
• Lo demás es silencio (1952).
• Paz y concierto (1953).
• Cantos íberos (1955).
• De claro en claro (1956).
• Versos de otoño (1963)
• Campos semánticos (1971).
• Buenos días, buenas noches (1978).
• El mundo abierto (1986).
Amparo Gastón-ekin elkarlanean:
• Ciento volando (1953).
• Coser y cantar (1955).
• Música celestial (1958).
Narratiba (6 obra ditu argitaratuta):
• Tentativas (1946).
• Lázaro calla (1949).
• Lo uno y lo otro (1962).
• Memorias inmemoriales (1980).
Antzerkia:
• El relevo (1963).
• Ritos y farsas (1989).
Saiakerak (12 obra ditu argitaratuta):
• El arte como lenguaje (1951).
• Poesía y verdad (1959).
• Inquisición de la poesía (1972).
• Los espacios de Chillida (1974).
Itzulpenak:
• Rainer María Rilke, Cincuenta poemas franceses (1947).
• William Blake, El libro de Urizen (1947).
• Jean Arthur Rimbaud, Una temporada en el infierno (1947).
• Paul Eluard, Quince poemas (1954).
Antologiak (21 obra ditu argitaratuta):
• Itinerario poético (1975).
DESPEDIDA - Paz y concierto (1953)
Quizás, cuando me muera,
dirán: Era un poeta.
Y el mundo, siempre bello,
brillará sin conciencia.
Quizás tú no recuerdes
quién fui, mas en ti suenen
los anónimos versos
que un día puse en ciernes.
Quizás no quede nada
de mí, ni una palabra,
ni una de estas palabras
que hoy sueño en el mañana.
Pero visto o no visto,
pero dicho o no dicho,
yo estaré en vuestra sombra,
¡oh hermosamente vivos!
Yo seguiré siguiendo,
yo seguiré muriendo,
seré, no sé bien cómo,
parte del gran concierto.
Gabriel Celaya