Pipaón-Cervera-Leza egunerdiko ibilia egiteko, izen ematea gaur

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 17a, 01:00

Egunerdiko ibilia eta bodega batean bazkaria antolatu ditu Mendiriz Mendik larunbatean eta izena emateko azken eguna gaur da. Pipaón-Cervera (1.384m)-Leza da egingo duten ibilaldia. Goizeko 07:30etan abiatuko dira Atsegindegitik. Prezioan sartzen dira autobusa eta bazkaria: 45 euro bazkideentzat eta 55 euro bazkide ez direnentzat. Izena emateko bazkideek lehentasuna izango dute. Izena eman behar da 20:00etatik 21:00etara (iturregi plaza z/g).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!