2010eko maiatzean jarri zen martxan Hernanin Hondakinak Atez Ate biltzeko sistema. Abendura bitartean, zortzi hilabeteetan izan diren datuak eman zituzten atzo Marian Beitialarrangoitia alkateak, eta Unai Erroizenea Zerbitzu Publikoetako zinegotziak. Azaldu zutenez, zortzi hilabete horietan Hernanik %80ko biriziklatze maila gaindu zuen, zehazki, %80,51koa izan zen, hortaz, arrakasta erabatekoa izan da: «%60 lortzea asko litzateke, %70 bikaina, baina %80ko marka gainditzeak erabateko arrakasta erakusten du» hala esan zuen Erroizeneak. Horrez gain, gaineratu zuen uztaila izan zela gehien birziklatu zen hilabetea, eta %83,40ko bataz bestekoa lortu zela; marka bajuena berriz, azorokoa izan zen, %77,36». Prentsaurrean jakinarazi zutenez, hilabete guzti hauetan jasotako datuak diptiko edo eskuorri batean bidaliko dizkiete herritarrei etxera.
«Datuak egonkorrak izan dira, hilabetez hilabete
begiratuz gero»
Zinegotziak azaldu zuenez, datuak hilabetez hilabete erreparatuz gero, agerian geratzen da egonkorrak direla: «edozein frakzio hartzen dugula ere, datuak egonkorrak dira: organikoa 125 tona inguru hilean, papera hilero 75 tona inguru, ontziak 40 tona inguru, beira 45 inguru...
«Hernanik 1.200 tona
organiko konpostatu ditu»
Organikoaren datuak izan ziren agerraldian gehien azpimarratu zituztenak. Azaldu zutenez, inguruko herriek 0 gramo organiko biltzen dute, Lasartek, Astigarragak, Urnietak eta Andoainek esaterako; Hernanin berriz 1.200 tona organiko konpostatu dira, hau da, birziklatu dira: «Hernanik, soilik, maiatzean indarrean zeuden 5garren edukiontzi guztiek baino gehiego bildu du. Hernanin, 19.000 biztanlerekin 900.000 kilo pasatxo bildu badira, gainerako sei herrietan (Azkoitia, Amara, Aretxabaleta, Azpeitia, Zarautz eta Zumaia), 90.000 biztanlerekin, 645.000 kilo bildu dira. Hortaz, diferentzia 272.000 kilokoa da».
«2.806 tona errefus gutxitu eta 300.000 euro aurreztu»
Errefusari dagokionez, esan zuten Hernanin 2.806 tona errefus gutxiago jaso dela: «horrek ingurumenari izugarrizko kaltea eragitea eragotzi du, eta bide batez, 300.000 eurotik gora aurreztu dira».
Ekainaren 1etik aurrera,
pardel berrerabilgarria opari
Alkateak azaldu zuen aurrera begira ari direla lanean, eta nahiz eta asko izan egiteko, norabidea finkatu dutela: «helburuetako bat hondakinak murriztea da, eta ekainaren 1etik aurrera, ohiko opariez gain, pardel berrerabilgarri bat oparituko zaie jaioberriei. Hala, lehen egunetik zainduko dute euren etorkizuna. Izan ere, 2011an pixa-ohialak zabortegira botatzearen kostua 22.500 eurokoa izango dela kontuan izanda, hori aurreztuko dugu». yy