‘Gure Artean Euskaraz’ egitasmoak laguntzaileak behar ditu

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 16a, 01:00

Dobera Euskara Elkarteak zuzentzen duen Gure Artean Euskaraz egitasmoak laguntzaileak behar ditu. 7 pertsona daude laguntzaile gabe. Guztiak arratsaldeko ordutegiarekin, 18:30etatik aurrera, hain zuzen. Gure Artean Euskaraz egitasmoan parte hartzen dutenak talde txikitan biltzen dira, 2 eta 5 pertsona bitartekoak. Horie­tako bat laguntzailea izaten da, hau da, euskeraz hitz egiteko ohitura duen euskalduna. Doberak animatzeko dei egiten die herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!