Bideoa eta hitzaldia, Askatasunaren Flotillari buruz

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 16a, 01:00

Manuel Tapial eta Laura Arauk emango dute hitzaldia. Israelek iaz erasotu zuen Askatasunaren Flotillako ekintzaileak dira eta ‘Gazarako Bidean’ ekimeneko bultzatzaileak. Gaur 19:30etan, Biterin.

Gazarako Bidean ekimenaren barruan, bideo emanaldia eta hitzaldia izango dira gaur, 19:30etan Biterin, Koope­razio Taldeak antolatuta. As­ka­ta­su­naren Flotillari buruzko azalpenak emango dituzte bai bi­deoan bai hitzaldian. Bertan izango dira Ma­nuel Tapial eta Laura Arau, Askatasunaren Flo­tillako ekin­­tzaileak eta Ga­za­rako Bidean ekimenaren bultza­tzaileak. Askatasunaren Flotillako ekintzaileak, Israe­lek Gazan ezarritako blokeoa hausten ahalegindu ziren eta Israelek erasotu egin zituen, 9 hildako eraginez.

Blokeoa hausteko asmoa
Gazarako Bidean ekimenaren bidez, blokeo hori hausteko asmoa dago berriz eta 2 itsason­tzi eraman nahi dira Gazara. Horietako bat kargaontzi bat izango litzateke eta 2.000 tona la­gun­­tza hu­ma­nitario garraiatuko lituzke. Laguntza ekonomikoa eman nahi duenarentzat kontu korronte bat ere badago: 3035 0395 16 3950002133.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!