1.250 izoki kume gehiago, Urumean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 16a, 01:00

Diputazioak atzo askatu zituen izoki kumeak Osiñagan, Loidi inguruan.

Urumea ibaian, Osiñaga auzo­ko Loidi inguruan, 1.250 izoki kume askatu zituen atzo, Gipuzkoako Foru Al­dun­­diak. Urtero egin ohi du «poblazio naturala indartzeko eta berreskuratzen laguntzeko». Izoki ku­me­ak 12 cm-koak dira. Ber­tan izan zi­ren Rafael Uriba­rren Landa Ingurume­naren Gara­pe­­n­er­a­ko diputatua, Iñi­go Men­dio­la GFAko Natura In­gu­­rune­ko teknikaria eta de­par­ta­men­tuko basozainak. Uri­ba­rre­nek azaldutakoaren ara­be­ra, «aurten lehenengo al­diz, bi marka dituzte izoki kumeek, jakiteko zenbatek lortzen duten itsa­sora­tzea eta zenbat diren itzultzen direnak. Horrela da­tu gehiago izango ditugu».

«Bide onetik ari gara»
Ibaiaren egoeraren erakusle di­ra izokiak; izan ere, izokiak bi­zi­rauteko, ibaiak baldintza one­an egon behar du eta alde ho­rretatik, pozik egoteko arrazoi­ak badirela azpimarratu zuen Uribarrek: «inoiz baino izoki gehia­go igo dira aurten. Uru­me­­an 223 erregistratu dira, 93tik, planarekin hasi ginenetik, urterik onena izan da. Gure lanaren fruituak ikusten ari gara». Azaldu zuenez, lanean ari dira bi zentzutan: ibaiertzetan eta ibaietan bertan. «Presa zaharrak kentzen ari gara, eskalak sortzen izokientzat, inguruko landare exotikoak kentzen eta arran­tza deportiboa kudeatzen, besteak beste». Eta fruituak Urumean bakarrik ez, Gipuzkoako beste ibaietan ere izan dituzte. Orian 45 izoki kontrolatu dituzte eta Oiartzunen ale batzuk bigarren urtez.«Bide onetik ari garela lanean erakusten digu honek».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!