Bi hitzaldi, aste honetan Astigarragan, Zilegi Eskolen barruan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 15a, 01:00

Bi hitzaldi izango dira aste honetan Astigarragako kultur etxean: Euskal Memoria, eta Somatizazioa. Euskal Memoria: Arantxa Eratsunek Euskal memoria historikoari buruz hitz egingo du asteartean, 19:00etatik aurrera. Somatizazioa: min fisikoak gure buruan oinarri psikologiko bat izaten du; horri buruz ariko dira, behintzat, datorren asteazkenean, goizeko 09:30etatik aurrera. Amaia Ayerzak emango du hitzaldia. AEK euskaltegiak antolatu ditu bi hitzaldiak, eta izena emateko edo informazio gehiagorako telefonoa eta emaila jarri dituzte: 607 610 687 eta astigarraga@aek.org.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!