Hernanik berdindu egin zuen joan den asteburuan Arrasate taldearen kontra, 2-2, Hernanin jokatutako partidatan. Hernaniarrak ez jaisteko borrokan ari dira Preferente mailan, eta hurrengoa irabazi beharra daukate. Hernani Bk galdu egin zuen asteburuan (1,5-2,5) Tolosaren kontra. Emaitza ona izan ez bada ere, ondo ari dira hernaniarrak Gipuzkoako bigarren mailan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!