Karabel eta Akarregi artean, karril bat itxita

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 15a, 01:00

Uraren tuboa aldatzeko, karril bat itxiko dute Karabeleko eta Akarregiko errotonden artean, Donostiara bidean. Hernanitik Donostia aldera ateratzeko Saihesbidea erabili beharko da (gaur egungo GI-131). Kontra­ko zentzuan ez dago aldaketarik. Autobusak ibilbidea aldatuko du, baina Donostiara joateko bakarrik: Akarregi poligonoko bidetik sartuko da, eta Ka­ra­beleko eta Akarregiko geltokiak bide horretan jarriko dira. Lanak gaur hasiko dira eta hilabete inguru iraungo dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!