Autobia Andoaineraino zabalik, martxoaren 22tik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 14a, 01:00

martxoaren 22tik aurrera Donostiatik Andoaine­raino joateko aukera izango da Uru­meako autobian barrena. Egun horretan irekiko dute azken zatia, falta dena, Andoainera iristen dena. Hortaz, autobiak dituen 14 kilometroak zabalik egongo dira, Donostiako Amara auzotik hasi, eta Loiola, Martutene, Asti­garraga, Hernani, Urnieta eta Andoaineraino.

Hernaniko bikoizte lanak, bukatzeko falta dena

Autobia bere osotasunean zabalik izango den arren, bukatzeko, Hernaniko bikoizte lanak falta dira. Egungo bi karrilak laura pasako dituzte, norabide bakoitzean bi karril egon daitezen. Obrak urtarrilean hasi ziren eta 2013rako bukatzea espero dute. Obra horien ondorioz, hain zuzen, autobiako karriletako bat itxita egongo da gaur gauean. Hala ere, ibilgailuak joan-etorrian ibiliko dira, semaforoak arautuko baitu momentuko norabidea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!