Etxean adineko pertsonak zaintzen dituztenentzat, ikastaroa apirilean

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 14a, 01:00

etxean adineko ezinduak zaintzen dituzten pertsonei prestakuntza eta formazioa emateko, ikastaroa antolatu du Osasun eta Ongintzarako Udal Patronatuak, Sendia programaren barruan. Ikas­taroa apirilean izango da, eta adineko ezinduak zaintzen dituzten familiei laguntzeko da bereziki, familiei zeregin hori behar bezala egiten laguntzeko. Ikastaroez gain, Sendia progaman beste motatako bi laguntza ere ematen dituzte: Laguntza taldeak eta Laguntza Psikologia programak dira horiek. Laguntza taldeetan adinduak zaintzen dituzten pertsonek elkar ezagutu, babestu eta hitz egiteko aukera izaten dute. Laguntza psikologikoa programan berriz, banakako tratamendu psikologikoak ematen dira, besteak beste, egoera berri eta aldakorrak hobeto eramaten laguntzeko. Bai ikastaroan, eta baita beste bi programetan izena emateko, Udal Ongintzatik pasa, edo bertara deitu behar da: 943 33 11 03.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!