Tailerrak eta lehiaketak, datorren astean Gazte Txokoan

Kronika - Erredakzioa 2011ko mar. 13a, 01:00

Gazte Txokoak, hilabetero egin bezala, martxorako ere hainbat ekintza antolatu ditu 11-16 urteko neska-mutilen­tzat. Datorren astean, tailerrak eta lehiaketak izango dira. Asteazken eta ostegunean kanderailuak egiteko tailerra antolatu dute. Ostiralean, berriz, Partxis Lehiaketa izango da eta larunbatean Mihiluze eroa. Hilabetean zehar, tailer gehiago ere izango dira, hezi­tzaileek azaldu dutenez, «tailerrak gazteen artean arrakasta haundia duten ekintzak izan ohi dira». Hori horrela, mar­txoaren 23, 24, 30 eta 31n txo­txongilo tailerra antolatu dute. Horrez gain, gazteek zinemara joateko aukera izango dute martxoaren 27an.

Apirilaren 30ean, egun pasa Senda Vivara

Gazte Txokotik jakinarazi dutenez, apirileko egitaraua presta­tzen dabiltza dagoeneko, eta apirilaren 30ean, Senda Vivara egun pasa irteera antolatzekotan dabiltza bai Gazte Txokoko hezitzaileak baita kale hezitzaileak ere, elkarlanean. Irteera behar bezala antolatzeko, bertara joateko interesa dutenen kopurua ezagutzea ezinbestekotzat jotzen dute antolatzaileek, eta lehenbailehen Gazte Txokotik pasa eta izena emateko eskatu dute. Egun horretarako antolatu den plana honakoa litzateke: goizeko 08:00ak aldera Hernanitik irten eta Senda Vivaruntz abiatu; parkean egun osoa pasa eta parkea itxi ostean berriro ere Hernanira itzuli. Ekintzaren prezioa 20eurokoa da. Antolatzaileek neska-mutil guztiei ekintzan parte hartzeko gonbidapena luzatzen diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!