Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna izan zen eta emakumeen lanerako eskubidea aldarrikatuz eta prekarietateari mozorroa kentzeko asmoz, Hernanin hainbat ekintza egin dira aste honetan Txoko Feministak eta Berdintasun Kontseiluak antolatuta. Emakumeen Egunean bertan, Marijira egin zen Kaxkoan barrena. Ondoren, Aniaren kontzertua eta luntxa izan ziren Kontrakantxan. Asteazkenean klown antzerkiaz gozatzeko aukera izan zen eta atzo tailerra eta autodefentsa ikastaroa izan ziren. Ekintza gehiago ere izango dira. Argi dago: emakumeen borroka ez dago krisian!
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!