neguko produktuak, dendetan geratzen ziren azken kondarrak salgai jarri dituzte bi egunetan Hernaniko 15 komertziantek, Berriak Elkarteak antolatutako Stock Azokan. Urtetik urtera harrera hobea duen azoka da, eta Mertxe Jimenezek egindako balorazioan azaldu zuen hernaniarrek bikain erantzun zutela: «ostiral eta larunbatean egiten dugunetik, jende gehiago gerturatzen da. Asko eta ondo saldu da, eta oso pozik gaude izandako erantzunarekin». Datorren azoka irailean izango da, udaberri eta udarako produktuekin. Bitartean, Hernaniko komertzioetan izango da erosteko nahikoa aukera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!