berazubi zelaian irabazita, lider jarriko litzateke gaur Hernani, beste astebetez. Partidu honen faltan, bigarren postuan dago momentuz, atzo Real Union aurreratu baizitzaion. Hernanik 54 puntu ditu, lider berriak baino 1 gutxiago, eta gaur Tolosari irabaziz gero, lehenengo postua berreskuratuko du, 57 punturekin. Partidua Tolosako Berazubi zelaian jokatuko da, arratsaldeko 16:30etan.
Emakumezkoen ligan: Intxaurdi 2, Hernani 1
Emakumezkoen Ligan, Hernanik ezin izan zuen helburua bete: irabazi eta hirugarren postua mantendu. Intxaurdiren kontra 2-1 galdu zuen, eta laugarren postuan dago orain, 12 punturekin.